Bateraren eztabaidaz
Batera plataformak iragan astelehenean (martxoaren 8) eztabaida bat antolatü züan Mauleko zinema gelan. 80 bat jenteen aitzinean, frantses lürralde erreforma xedea eta eüskal lürralde administratibo baten sortzea ziren aipagei nagusiak. Mahainan jarririk ziren Jean-Pierra "Pepela" Mirande, Jean-Peille Iriart, Mixel Etxebest eta Bernard Lougarot. Irratian lauen erranak hedatü badütügü ere, heben Bernard Lougaroten iritzia baizik ez dügü entzünarazten, bi gaüzengatik ; batetik, Gotaine-Irabarneko aüzapezaren iritzia ez zen orai artino entzün Xiberoko Botzean (eüskal lürralde administratibo baten kontre agertü da), eta bestalde, eüskaldünak frantsesez ariaraztea ez zaigü bidezkoa üdüri, bereziki eüskararen ofizialtarzüna aldarrikatzen düan plataformarenganik (Mirande, Etxebest eta Iriart frantsesez mintzatü ziren).
Entzün Bernard Lougarot, Gotaine-Irabarneko aüzapeza, eüskal lürralde administratibo baten sortzeaz :
Eztabaida osoa entzüngei (frantsesez beraz) ostegünean gaüko 9etan.





Comments
Nola posible da ? Ez zena eüskalzalerik ? Ata bai… Mirande, Etxebest, Iriart eta püblikoko hanitx… bena denak tarrapatan frantsesez !
Bateraren aldarrikapenetarik bat ez dea eüskararen ofizialtarzüna ? Ah te !
Eta orai, Xiberoko Botzak eüskara desagerraraztea… ez dea problema, ez den lekülat igorten hor ? Zer nahi ! Quote
Eüskarak lekü ttipi bat üken badü ere mintzaldi hortan, Xiberoko Botzak erabaki dü mintzaldia bere osotarzünean hedatzea, erran nahi beita frantsesezko erranak eta eüskarazkoak. 2 oreneko emankizüna proposatzen deizüegü gaü huntan, 9 orenetarik goiti.
Ea Mendililiak indar bera egiten düen, eüskarazko erranak desagertarazi gabe ! Quote
Harritzekoa da Xiberoko Botzari auzi baten idekitzea… Ez da iholaz ere irratiaren ogena eztabada gehiena erderaz igaran bada. Nor zen antolazalea?
eztabada euskaraz nahi bazen egin euskaraz eginik izanen zen eta frantximententako ützülpen egileak atzamanik ziratekean.
Arren…euskaraz ezta eta frantsesez bada
eta Xiberoko botza beti hor da. Gora züek! Quote
Zertako ützultzaile bat, euskaraz dakianak frantsesa ere beitaki?! Quote
RSS feed for comments to this post.