XÜXENEAN ENTZÜN

Maite-K ikusgarria neskenegün hontan

Sei emazte omentürik dira, Pier Pol Berzaitzek hontü düan « Maite-K » ikusgarrian. Azkena agerraldia date eta Maulen iraganen da abentü honen 10ean. Inesa de Gaxen, inkisizione püntüan epaitürik izan zena, Kattalin Aguirre erresistentzian ebili zena, Mentxu Gal margolaria, Bizente Bogel, eüskaraz, lehen eleberriaren idazlea, Emiliana de Zubeldia, müsika hontzalea, eta Madalena de Jaurreguiberri eüskalzale xiberotarra. 40 bat lagün jüntatü dira obra honen eraikitzeko. Bertso, kantore, dantza eta müsikaren bidez dira sei emazte horik ohoratüko. Bilbon, Donibane Lohitzüne, Donostia eta Donapaleun emanik, azkena Maulen dateke abentü honen 10ean, gaüko 9tan, Jai Alaian. Txartelak Xiberoko Turisma Bülegoetan kausitzen dira. Xibero Bio eta Sohütako Irintzina prentsa salgian ere hartzen ahal dira, 20€ -ren trük. Xiberoko Botzari beha bazide, leküak irabazten ahalko dütüzüe ere!
Pier Pol Berzaitz :