• PDF fitxategia

Batera

Jacques Sarraillet, Léonie Agergarai, Gilen Iriart eta Argitxu Camus."Eüskal lürralde alkargo baten sortzearen alte zireia ?" Hala dio Batera plataformak martxoaren 14an antolatü herri kontsültan pausatüko düan galtoak. Horra zoin herrietan izanen den parte hartzeko parada :
Pettarran :
Altzürükü, Barkoxe, Berrogaine-Larüntze, Sohüta, Ezpeize-Ündüreine, Eskiula, Gotaine-Irabarne, Idauze-Mendi, Maule, Mitikile, Muskildi, Urdiñarbe eta Bildoze-Onizepea.
Basabürüan :
Aloze-Ziboze-Onizegaine, Gamere-Zihiga, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine, Liginaga-Astüe, Larraine, Ligi-Atherei, Lexantzü-Zunharra, Ozaze-Zühara, Zalgize-Donaztebe eta Atharratze.
Mahainüngürü bat ere antolatürik da dagün astelehenean (martxoaren 8) gaüko 9etan Mauleko zinema gelan. Elestatüko dira Mixel Etxebest, Jean-Peille Iriart, Bernard Lougarot eta Pepela Mirande.
Entzün Xan :

Xehetarzün haboro heben klikatzez.

Comments  

 
#1 Hakim Agirrebarrena 2010-03-05 18:20 Enfant de la patrie française-koa izan behar kontsülta hontan parte hartzeko.
Herrialde ezberdinetarik Ipar Euskal Herrian bitzera jin diren hainbat herritar(portuges arabiar…), eta hainbat euskal borrokalarik ez düe erreferandum hontan parte hartzen ahalko, ez beitüe nationalité française! Hots frantsesa ez den oro bozkaldi hontarik kanpo!
Aldiz, euskal herria zanpatzen düen indar okupatzaileek(txakür, militar, su-prefet…)bozkatzen ahalko düe. Nik pürü, ez düt hauekin BATERA bozkaüko.
Quote
 
 
#2 Akerbeltza 2010-03-09 09:33 Eta frantses nortarzüna ezeztatzen dügünek, bozkatzen ahalko dügü ???
ha eta ez! , frantses egitüra berezi bat lizatekean, instituzio berezi honek zer mila debrü ikusteko badü Euskal herri osoareki? Departamentü berezi bat baizik lizateke hots!
Bozka INDEPENDENTZIA hau beita egiazko BATERA !
Quote
 

Add comment

Security code
Refresh