XÜXENEAN ENTZÜN

Egün bat baratzen Eskiulan amesteko!

Andde Carrere ikusgarri eta kantore eramailea mustraka batetan« Ametsen gillika » Eskiulatarren ikusgarria aste ondar hontan emanik izanen da Eskiulan ! Hiru emanaldi izanen dira eta jadanik lekü güziak saldürik izan dira. Halerik ere beste paradarik emanik dira ondoko asteetan : azaroaren 5ean Hazparnen, Donapaleun azaroaren 11 eta 12an eta azken emanaldia Angelun, azaroaren 26 an ! Badu urtea ikusgarria prestatzen ari direla  eta oren bat eta erdiz, dantza eta kantorearen bidez amets bat kontatuko düe, 16 dantzari eta 20 bat kantariek. Graxiana Castillon-ek ikusgarria zertaz den erraiten deikü :


Emanen düen kantore bat :

Ondoko hitzorduentzat lekuak jadanik hartzen ahal dira , Azaro 5 eko, hazparne eta kanboko  turisma bulegoetan, Xuriatea ostatuan eta elkar –en  Baionan.
Azaro 11 eta 12 ko internetez heben edo zenbaki hortara 05 59 37 70 3805 59 37 70 38 .