XÜXENEAN ENTZÜN

Bizikletak ere bai bere besta merezi beitü !

Xiberoko Bizi  mugimentüak antolatzen du bizikletaren besta setemearen 24an, 3 helbürüekin : bizikleta erabilpenaren azkartzea, Maule eta üngürenetan bizikleta ibilbideen sorraraztearen aküllatzea eta gero Xibero osoan barreatzeko gisan. Allande Errezaret biziko kidea:

Bizikletak ,  harat honakatze llabürretan otoa aisa ordezka lezake, Bizi en ustez eta hortarako ibilbideen egitea galtegiten due hautetsier. Lan bat eraman due maule eta unguruneko herri zonbaitekin eta xiberoa herri alkargoarekin.
Interesa pizten du xedeak , hatik orai xedeen obratzea galtegiten du bizi ek eta hortarako antolatzen da bizikletaren eguna setemearen 24 an .
Xiberoko 4 herrietarik abiatze bat eginen da, gero denak Maulen biltzeko eta herriaren utzulia egiteko eta ondotik Bildozeko trein bide ohian bazkari partekatu batekin urhentuko da bizikletaren besta.