XÜXENEAN ENTZÜN

54 xede lagüntü dütü CLEJak eta orai 7 gerren CLEJa abiatüko da

CLEJ zazpi edo GALT Gazteentako Aurrezkirako Leküko Taldearen abiatzea deliberatürik izan da igaran ostiralean, Altzain egin den blitzar nausian.
Biltzarrean, bostgerren CLEJa zerratürik izan da eta parada horrez baliatü da haren bildümaren egiteko.
2009an hasirik izan zen bostegerren CLEJa. 10 enpresa sortze edo arrahartze lagüntü dütü bostgerrenak eta honatn 166 kideek parte hartü düe 30100€-en perestatzeko.
6gerren CLEJaz ere püntü bat egin da. Hau 2012an hasirik zen. 12 xede lagüntürik izan ziren, 205 kideek perestatürik 38800€-ekin.
2017an zerratüko da sosak orro ordaintürik dirateke ordüan.
Ikusten den bezala perestazaleen heina beti emendatzez da eta azpimarratü behar da, 2000az geroztik CLEJ ezbardinen bidez lagüntürik izan ziren 54 xedeetarik, bat edo bi salbü, denek iraunten düe orano.
Orai CLEJ 7 abiatü da beraz. Xede eramaile baten galtoaren ibilbideaz xehetarzünak eman deizkü Joana Arhantzet 5. CLEJaren presidentak :


CLEJ 7 abiatü da beraz eta sos prestazale ala xede eramaile baldin bazide harremanetan sartzen ahal zide oraidanik, Azia alkartearekin Atharratzen.