XÜXENEAN ENTZÜN

332 ikasle eta xede hanitx LARPS laborantxako lizeoan

Sekülazko osagarrian da Xiberoko Laborantza lizeoa.
332 ikasleekin, ikasleen heina hein bat gora batzen da eta azterketako emaitzak ere ezinago honak dira.
Erakasle eta kudeatzaile taldearen inplikazioari esker ere, ikastetxeak erakaskuntza aberats bezain zabala eskeintzen dü.
Kudeaketa xorrotx bati esker bestalde, egoera ekonomikoa ezinago hona da.
Urte oroz ikastetxea 300000€en baztertzeko gei da eta hori esker millioi eterdi euroko inbestizamentüak egin dütü azken hiru urteetan, lizeoko egoitzen berritzeko ala berri zonbaiten eraikitzeko.
Igaran ostiralean egin den biltzar nausian. 2020 artino gaüzatüko den beste millioi eterdiko inbestizamentü plana presentatü düe.
Barnetegi berri baten eraikitzea date lehentarzüna, sos lagüngoak jarraiktzen badüe. 
Julien Berzaitz: