• PDF fitxategia

Mauleko ihauteak gibeltürik

Mauleko ihauteak iragarteko mürrüetan ezarri dira haurrek egin margoak. Hau Xiberoko Botzaren leihoetan da. Ebiarengatik baldintzak ez direlakoan betetzen, Mauleko ihauteak bihar izanen dira azkenean. Abiatzeko hitzordüa arrestiriko 2etan emanik da Mauleko zaharretxean. Arrestiriko 4.30tan haurrer arrestiri askaria eskeiniko zaie, eta Zanpantzarren auzia eta errearaztea Lextarreko plazan eginen dira arrestiriko 5.30tan.
Pitzgarrik parropia gelan antolatü aiharia aldiz gaur eginen da, Beninerat (Afrika) joanen diren sei gazteen bidajea pagatzeko. 13 eurotan izanen da eta izenen emaiteko zenbaki hontarat deitü behar da : 05 59 28 39 14.
Zinka ostatüak antolatzen düan kontzertüa gaur izanen da iragarri bezala. Tud taldea ariko da, Dut talde famatüaren kantoreekin. Taldeaz xehetarzünak heben klikatzez.
Entzün Maider Larrori, Pitzgarri alkarteko kidea :

Comments  

 
#1 Zanpitxu 2010-02-06 10:44 Larraineko maskaradak gibeltürik elürraren gatik, Mauleko ihauteak gibeltürik ebiaren gatik. Zonbaitek pentsatzen düe ihauteak agorrila betean antolatü behar liratekeala… Quote
 
 
#2 Ideia bat 2010-02-06 11:47 Ez litzatekea ideia hobeagoa zelüa zohardi delarik aitzinatzea geroko pentsatürik direnak ? Bihar ekhia baldin bada pastorala eginen da. Quote
 
 
#3 Zanpitxu 2010-02-07 12:25 Bai, bena zelü zohardiak noiz diratekean jakin beharko lizateke eta aro jakileen aitzin ikuste hoik ez dira batere fidagarri. Aski da behatzea Xiberoko Botzako animazaleek nola zühürki eta organta bat balintzeki Paueko arojakileen erranak arrapikatzen dütüen… Agian berde ezkor zonbaitek hitzemaiten deigüen ondoko urtetako aro berotze horreki, arrenküra güziak ezabatüren dira eta ihaute eta pastoralak negü betean gozatüren dütügü eki kolpe bat bildü gabe… Quote
 

Add comment


Security code
Refresh