XÜXENEAN ENTZÜN

Haurren aktibitateak ontsa sartürik dira Xiberoan, bena eüskarazko animazaileak eskaz halere

Aintzineko urtean bezala, Xiberoako Herri Alkargoak TAP edo Eskolaz kanpoko aktibitateak antolatüko dütü. Hartakoz 23 eskoletan 750 haurrek aktibitateak jarraikiko dütüe, arrestiri hatsarre edo ürrentzean.
Haatik, aintzineko urtean 60 langile ta animatzaile baldin baziren, aurten gütiago badateke. Egia langileek lan denbora izigarritan gütitürik züela, oren 1 eta 7 orenen artean. Aurten aldiz, beste gisaz antolatü dira: langileek oren heina handiagoa ükeiteko gisan eta eskolen artean koordinaketa haboro eginez.
Orotarat, TAP horientako elkarte, langile eta 30 ATSEM animatzaile ariko dira. Bestalde ATSEM animatzaileentako, herri alkargoak BAFA formakuntza edo ikastaldiak eskaintzen dütü.
Azkenik, jakin animatzaile euskaldünak eskas direla.
Adrien Béguerie, herri alkargoko haütetsia: