XÜXENEAN ENTZÜN

Garindaineko Elite pro lehiakak bere 10 urteak bestatzen dütü aurten

Garindaineko Urrupean trinketeko Elite Pro eskü hüxka 10. Lehiaka jokatüko da ostirale eta igante hontan.
Ostirale gaüan 20etan lehen final erdian, Larralde eta Harismendy, Etxeverri eta Ximun Lanbert-en eretzean ariko dira eta ondotik bigerrenean, Laurent Lanbert eta Bixintxo Bilbao, Bielle eta Ducassou-ren kontre ariko dira.
Finala igante goizan 11etan jokatüko da eta aitzin partidan 10etan düala 10 urteko finalistak ariko dira. Jean François Aranburu eta Patrick Ozafrain, Ibarrola eta Kurutxarri-ren kontre ariko dira.
Ostiralean aiharrialtzen ahalko da trinketean, leküa etxekitzez 05 24 34 12 22 telefono zenbakian eta igantean aldiz bazkaria proposatürik da. Hor leküen etxekitzeko deitü behar da 06 83 77 10 06 telefono zenbakiala.