Mauleko libürütegia sarean
Xiberoko Botzak bezala, azken denboretan alkarte eta egitüra hanitxek interentera jauzia egiten düe. Azken sortü-berria, Mauleko libürütegiaren bloga da. Diska eta libürü eskeintzak, libürütegiko langileen irakurketa aholküak, berritarzünak eta kültür hitzordüen berri emaiten dü blog horrek besteak beste. Etxetik ikusten ahalko da beraz oraitik aitzina libürütegian zer atzamaiten ahalko den. Xehetarzün haboroentako, entzün libürütegiko langile hau :
Bloga ikusteko, klika heben (lotürak sailean ere atzamanen düzüe helbidea).






Comments
Nik Ekaitzaren azken orrialdeko artikülüak, garai batean, gustüan irakurten nütüan. Eüskal Herriaz mintzo ziren bena erderaz. Ez zen mozkinik artean bena üxü euskaraz bizi zirenen kritika frantsesez egiten züan idazle fin harek. Heben eüskaraz aurkezten da dena, nahiz "tromperie" horren arrisküa izan. Haütü bat da, eztabaidatzen ahal litzatekeana, bena eüskaraz prefosta ! Quote
RSS feed for comments to this post.