XÜXENEAN ENTZÜN

Agro-oihangintza büiltarazi nahi dü EHko Laborantza ganbarak.

Agro-oihangintzaz lan sail berri bat zabaltü dü Euskal Herriko laborantza ganbarak. Iragan üdan hasi zen gogoetak, bi galtoen üngürüan egitüratürik da, zühainak tradizioz nola erabili ? eta praktika horiek nola berritü oraiko laborantzako moldeari egokitzeko ? Lehiaketa baten bidez, zühaintzak zaintzen eta baliatzen dütüen laborariak kümitatzen dütü beren lanaren agertaraztera. Hiru sail proposatürik dira, kabalen bazkatzeko haritza eta gaztainatzea baliatzen düenena, egür edo zur egiteko, oihan, larre edo hesiak baliatzen düenena eta früitatzeak dütüenena. Sail bakotxean hiru etxalte eredügarrienak haütatüko eta sarrixtatüko dira. Izen emaite doziera eta lehiaketaren araudiak EHLG-ko internet günean edirenen dütüzüe eta beterik ützüli behar dira maiatzaren 8a aitzin. Lehen ürrats horren ondotik, epe lüzeagoko lan bat abiatüko dü EHLGak.
Joana Hoqui animatzailea :