XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantza biologikoa geroako eredua.

Laborantza Biologikoa geroago eta gazte haboro erakartzen dütü eta molde hortan instalatzen direnen nonbrea emendatzez doa, hona besteak beste zer azpimarratürik izan zen asteartean Izuran egin zen Biharko Lurraren Elkartearen biltzar nausian. Bestalde, agintari güziak laborantza biologioaren garatzeko ados agertzen badira, ele ederretarik harat ekintzak ez dira segitzen eta BLEko ardüradünak damütü dira lagüntzak üsü baldintzatüak beitira, ttipitzen ez direlarik. Hala izanik ere alkartearen egoera ekonomikoa sanoa da bena oraino hauskorra. Hortarako gogoz kontre izan bada ere, zerbütxü zonbait pagaraziko dütüe hementik aitzina.
Maritxu Castillon presidenta :