XÜXENEAN ENTZÜN

2014-2015 Mauleko Kültüraldia abiatzekotan da.

2014-2015 Maule hiriko Kültüraldia ostirale hontan hasiko da. Sasoi berria estrenatüko da peko plazan 19:00etan. Aihalaitzina müsikaz alageratürik proposatürik da lehenik, edari eta pastetxekin. 20:00etan, Hendaiako Rouge Eléa konpainiak, Ronde ikusgarria emanen dü eta ondotik “Du plomb dans le gaz” obra emanen dü Okzitaniako Tolosa hiriko La famille Goltini taldeak. Sartzea dohainik dateke. Egitarau osoa esküaltzekoa da ere herriko etxean.
Béatrice Lahargoue Mauleko haütetsia eta Pascale Lasnier kültür animatzailea :

Sasoi kültüral berrian, herriko etxearen kültür sailak, antzerki, zirko, dantza ikusgarriak edo müsika emanaldiak proposatüko dütü, bai eta ere erakusketak, elkaldiak eta konferentzia-eztabadakak. Hitzordüak finkatürik dira jadanik martxoaren 13a artino. “Maiatz tauladan”  antzerki festibala aldiz 2015eko maiatzaren 11tik 16alat iraganen da.