XÜXENEAN ENTZÜN

Dronde aita-semeak jaun eta jabe.

Xiberoko Mendi Tinietako auto lasterkan, Liginagako Dronde aita-semeak jaun eta jabe izan dira aste ondar orotan. Ostiral arratsetik Liginagakoak lehen leküan sailkatü ziren. Neskenegünean, Iratiko espeziala güziak irabazi ondoan, abantzü handia kausitü züen eta igantean lasterkaren küdeatzea besterik ez züen egin behar. Maidalenako azken iragaitea bere aitari eskeini dio Louis Dronde-k, autoaren gidera üztez. Louis Dronde-ek erran deikünaz, manera horrez sekülan irabazi ez züan Xiberoko lasterka irabazi dü.Segunda baten gatik bigerren leküan sailkatü da Anixet Garikoitz, Manu Castan hirugerren leküan üztez.
Louis Dronde :


Pier Pol Dronde :

Anixet Garikoitz :

Jean Bernard Pinque antolatzailea :