XÜXENEAN ENTZÜN

Barkoxen, Nissibart GFA bere helbürüetara hüilantzen ari da.

Barkoxeko Nissibart etxalteko lürren erosteko, urte hatsarrean sortü zen Nissibart GFA delakoa bide honean da. Bildü behar diren 75 euroko 784 parteen erdia atzamanik izan da jadanik. Lürren erosteko xedea, SAFER-aren komizionean aztertürik izan zen urte hatsarrean eta deliberoa hartüko da dagün azaroan eginen den bigarren jüntaren ondotik.
Robin Martinet xede eramailea :

 

Xedeak, Euskal Herriko Laborantza ganbara, Biharko Lürraren Alkartea eta Lürzaindiaren süstengüa dü. Robin Martinet xede eramaile gazteak, laborantzako ikasketak ürrentü berri dütü eta bost hilabete dütü orain xedearen bideragarritarzünaren frogatzeko. Anartean, hainbat ekitaldi antolatüko dira, behar den sos zamaren biltzeko, dagüna datekealarik Donapaleuko gaztetxean üztailaren 26an. "ferme-nissibart.kazeo.com" internet helbideala joaiten ahal da xedeaz xehetarzün güzien biltzeko eta zentako ez züen partearen erosteko.