Pailaso egünaldia Xiberoan

Inprimatu

Hebentik alkarteak pailaso egün bat antolatzen dü Maulen ürrietaren 23an neskenegün hontan. Egünaren kursean pailaso zonbait agertüko dira han hor Mauleko hirian. Goizanko 10:30etan, mintzaldia, “Clown eta Pitxu, nontik norat ? – Kusiak ote dira ?” aipageiarekin. Pailasoaz mintzatzeko Bataclowneko Bertil Sylvander hor date eta Pitxuz solastatzeko Jean-Michel Bedaxagar, Mixel Etxekopar eta beste kültür arizale zonbait.  Arrestiritan, pailaso inganio bat Maule-Gaineko Etxahun gelan iraganen da. Berako Uhartean Pailaso Eskolako Esther Carrizok eramanik, Hego eta Iparraldeko pailaso zonbait bildüko dira alkarrekin aritzeko. Ariketa bat erakusteko nola iragaiten den, 17:30etan Hebentik bere bortak zabaltüko dütü interesatürik den publikoari. 19:00etan, Aperitifa eta pastetxak, Oiherkoren Txarangarekin. Gaüan, 21:00etan, ikusgarriak : “Le Récital”, Bataclowneko Bertil Sylvanderek emanik eta  “No Future” (prestatzen ari den ikusgarri baten zatia), Hebentikeko Vivi Pierre Visslerek eskentürik. Bi ikusgarriak, 8 urte goiti diren jente güzier hersatzen dira. Ekintza güziak Hebentiken egoitzan eta horren ondoan dirate oihal aterbean igaranen dira, Matalaz karrikan, Maulen (salbü arrestiriko pailaso aritzea Etxahun gelan). Margo eta argazki erakuste bat ere izanen da, Gonzalo Etxebarria eta Eliane Heguiaphalen eskütik.

Entzün Pierre Vissler Hebentik alkarteko antolazalea :