XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Integrazio Batzordearen kanpaina eta KDa

Hameka urte, ahalmen gütiko haurren aitetamek eta lagünak lanean ari direla, haur horiek ikastolatze arrunt bat jarraik dezen. Egünko egünean, Integrazio batzordeari esker 38 haurrek eskolatze arrunt bat jarraikitzen düe iparraldeko ikastoletan. Haur horientzat 19 AVS eta 9 hezitzaile badira, Hezkunde Nazionalak 16 AVS ordaritzen dütü eta baratzen diren AVS eta hezitzaileak Integrazio Batzordeak pakatzen dütü. Hortarako, aurten 100 000 euroen beharretan dira. Horrentako, martxoaren 17an kanpaina hasten da eta Mauleko merkatüan mahain bat etxekiko düe. Xehetarzün güziak emanik izanen dira eta sosa bildürik date. Audela, aurten diska bat plazaratü düe ahalmen gütiko haurrekin, 6€tan salgei datekeana.

Entzün Mari-Jo Tanco Integrazio Batzordeko kidea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan