XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Maskaradak Ikastolako ikasle ohiekin

Sohütan Hokin, Muskildi Urdinarben, Lexantzün, Barkoxen eta Gamere-Zihigan emanen dira autenko maskaradak. Barantailaz geroztik mustrakan ari dira Xiberoko ikastolako ikasle ohiak. Neskenegün oroz biltzen dira Maule Gaineko Etxahun gelan. Hor maskaradak osorik emanik dira gero taldeetan biltzen dira joküen lantzeko. Kargü nausietan Peio Bedecarrats date kabana, Pette Etxebarria Pitxu eta Xantiana Etxebest Buhame anderea. Mustrakak giro ederrean iragaiten dira eta hola emaiteko xedea düe herrietan. Maskaradak apirilaren 8ean emanik dirate Hokin, 15ean Muskildi Urdinarben, 22an Lexantzün, 29ean Barkoxen eta azkena maiatzaren 6an Gamere-Zihigan. Ikastolako ikasle ohiak izatez, haborokin bat eginen düe eta barrikadak eskentüko dütüe Herri Ürratsen maiatzaren 13an.

Entzün Maite Davant eta Xantiana Etxebest maskaradako bi arizale : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan