XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Zortzi Xiberotar mobiletez Korsikaren gainti

Zortzi lagün, 10 egünez, 1000 kilometra, agorrila ondarrean  eta setemere hatsarrean, Xiberotar multxo batek Korzikako ützülia mobiletez egin dü. Kamiuz lehenik Marseilla artino joan ziren, hortik itsas-ontziz Bastian heltü ziren, eta Bastiatik kostaldeko bide ttipiak jarraikiz Korzika ügartearen ützülia egin düe. Bazter eijerrak, batzarri hona, aroa ere beti alte, mekanika arrenkürak gaintitü dütüe, azkenean abentüra paregabekoa horren bürüala eraman düe. Ez ziren beren lehen esprabüan, düala bi urte Maule eta Perpignanen artean joan jina egin beitzüen jadanik. Oraidanik, bürüa oritzapenez beterik, dagün abentüra prestatzen hasiko dira, agian Sardaigna ügartearen ützüliaren egiteko.

Entzün Philippe Etxegoyhen bidajanta :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan