XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Hartzari EZ Larraintarrentako

Aitzineko egünetan, hartzaz abiatürik den kontsülta aipatzen geneizüen eta hitza eman geneion André Cazetier Mourenxeko aüzapez ohiari. Kontsülta, üngüramena zaintü behar zela konzientzia harazteko parada zela erraiten zeikün. Aldi hontan, Sébastien Üthürriague Larraiñeko aüzapezari hitza eman deiogü.  Sébastien Üthürriaguen araberan, kontsültak ez dü interesik, jakitez deliberoa aitzinetik hartürik dela eta arrapostü emanen düen gehiengo handia, hartzaren sararazteko alte dela. Bestalde, Larraineko Herriko kontseilüa kontreko delibero bat hartüko düala baieztatü deikü. Ondoramen txarrak izanen direla bortüko laborantsarentako gehitü deikü eta turismoari ere ez zaiola deüs honik ekarriko. Audela afera hontan, lürraren jabegoa eta libertate galtzeko arriskü handia badela Sébastien Üthürriague Larraiñeko aüzapezaren ustez.

Entzün Sébastien Üthürriague Larraiñeko aüzapeza :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan