XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

Hondarrearen egünak Xiberoan

Hondarrearen Egünak ospatüko dira aste bürü hontan Xiberoan. « Gorderik diren hondarreak » da aurtenko Hondarrearen egünen geia. Xiberoan üsü ez diren ikusten hontarzün elibat, ikusteko parada dükegu setemeraren 15 eta 16an. Erran behar da, Ikerzaleak alkarteak dütüala egün horik kudeatzen Mauleko Herriko-Etxeko partaidegoarekin. Aurten orano, badateke zer ikusi eta zer ikas. Ostiralean gaüko 20.30tan Iruriko elizan, mintzaldi badate “Eüskal Herriko müsika herrikoietaz, ütürriak ez ezagütüak eta ibilte gordeak”. Gero, aste ondar güzian üsatü bijitak egiten ahalko dira, bena hitzordü nausiak neskenegünean arrestiritan 14.00tan date Maule-Gaineko bijitarekin. Joël Larroquek Maule-Gaineko historia kontatüko dü eta argitarzün güziak ekarriko.

Entzün Robert Elissondo Ikerzaleak alkarteko lehendakaria : 

Biharamenean igante arrestiarekin 16.00tan Gotaineko Herriko-Etxean, “Xiberoan Aitzin Historiaren denboran, sekretüen ezagütaraztea” date.  Dominique Ebrard arkeologoak, Bouchet kolekzionea presentatüko dü, Xiberoa aitzin-historiatik Erromatar denborala artino. Bestalde, bijita gidatüak badirate Maule-Gaineko, Iruriko eta Andüreineko jauregietan. Eta, eliza andana bat bijitatzen  ahalko dira aste ondar hontan “Hondarrearen Egünen” kari.

 

 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan