XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak

«Xiberoko Antzertia edo Pastorala», Junes Cazenave-Harigileen azken libürüa

«Xiberoko Antzertia edo Pastorala», Junes Cazenave-Harigileen azken libürüa plazaratü berri dü Eüskalzaindiak. Idazleak, Pastorala antzerki mota bezala ikertzen dü libürü hontan. Pastorala, Nontik jiten den ? Nola idatzirik den ? Nola antzezten den ? Zoin diren errespetatü behar diren arauak ? zehazten dü ere. Pastorala antzezten düan herrian, nolako dinamika sortzen den ? ere deskribatzen dü eta libürüaren azken partean, izan dadin pastoralak, ipuinak, olerkiak edo ützülpenak, jorratü dütüan literatürako sail ezbardinetaz bere gogoeta egiten dü. «Xiberoko Antzertia edo Pastorala» Junes Cazenave-Harigileen libürüa, libürütegi hon güzietan edireiten ahal da oraidanik.

Entzün Junes Cazenave Harigile libürüaren idazlea : 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan